Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2634

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen den Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematean nagusi izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko 2020ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdiak (Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2020ko ekainaren 23an egindako bileran hartu duen erabakiaren bidez onartutakoak) honako hau ezartzen du 11.8 artikuluan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi honen babespean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, espresuki adierazita jasotako zenbatekoak.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko 2020ko ekitaldian zehar eman diren dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, espresuki adierazita espedientearen zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta eman zaion dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala