Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2633

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen den Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeek kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak 82/2016 Dekretuaren esparruan egin ahal izateko 2020ko ekitaldiko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (82/2016 Dekretua, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duena).

Dirulaguntza publikoak ematean nagusi izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeek kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak 82/2016 Dekretuaren esparruan egin ahal izateko (82/2016 Dekretua, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duena) 2020ko ekitaldiko dirulaguntzen deialdiak (Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2019ko abenduaren 11n egindako bileran hartu duen erabakiaren bidez onartutakoak) honako hau ezartzen du 7.4 artikuluan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi honen babespean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, espresuki adierazita jasotako zenbatekoak eta EGFk finantzaketan lagundu duela 2014-2020 aldirako EAEko Programa Operatiboaren eta/edo 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeek kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak 82/2016 Dekretuaren esparruan egin ahal izateko 2020ko ekitaldiko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (82/2016 Dekretua, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duena), espresuki adierazita espedientearen zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta eman zaion dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala