Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2556

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zenbait zehapen-prozedura hasi dituela, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk hasi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan izandako ustezko arau-hauste batzuengatik.

Interesdun batzuei ezin izan zaie ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedienteari hasiera emateari buruzko erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau, horietako bakoitzari jakinarazteko. Interesdun horien pasaporte/NAN/AIZ zerrenda eranskinean dago jasota.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39-A, 5. solairua – Aholkularitza juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 / 94 403 17 16.

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorietarako; alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura, eta hasieran ezarritako zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaiera emango dio prozedurari, eta proposatutako zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako edozein ekintzatan edo errekurtsotan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epeen zenbaketari dagokionez, «dies a quo» gisa izango ditu ondorioak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko apirilaren 20a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala