Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2554

IRAGARKIA, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean ezarritako prozeduraren arabera Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatuta dagoen 24273 erregistro-finkaren segidako traktu etena berriro hasteko espedienteari buruzkoa.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak, Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten du asmoa duela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren lurzoru-ondare publikoari lotutako finka hau Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatzeko:

«Hiri-finka.– Hirugarren solairua ezkerra, honela banatua: hiru gela, sukaldea eta komuna. Iparraldean, Hilario Gardeazabal jaunaren jabetzakoa den bidearekin egiten du muga; hegoaldean, higiezinaren lursailarekin, finka nagusiarekin; ekialdean, hirugarren solairuko eskuineko eta erdiko pisuekin, eta eskailera-kaxarekin; eta mendebaldean, etxeari dagokion lur-zerrenda batekin. Gutxi gorabehera berrogeita hamar metro karratu ditu; ehuneko hamar egiten du, Gardeazabal Taldeko Hamahirugarren zenbakiko etxearen elementu komunei dagokienez, zeina herri horretako Iturrigorri bidean baitago. Beheko solairua du, non etxebizitza bat baitago, eta lau solairu altu: lehenengo solairuan, bi etxebizitza daude (eskuinekoa eta ezkerrekoa); bigarren solairuan, hiru etxebizitza daude (eskuinekoa, ezkerrekoa eta erdikoa); hirugarrengoan ere hiru etxebizitza daude (eskuinekoa, ezkerrekoa eta erdikoa), eta laugarrenean, berriz, bi etxebizitza (eskuinekoa eta ezkerrekoa). Ehun eta hamasei metro eta laurogei dezimetro karratuko azalera hartzen du, eta aurreko eta atzeko fatxadetan dagoen eraikinik gabeko lursailak berrogei metro eta laurogei dezimetro karratu ditu. Mugak: iparraldean eta ekialdean, Juan Hilario Gardiazabal jaunaren jabetzako bidea; mendebaldean, Gardiazabal jaunaren lursaila, eta hegoaldean, Miguel López Martínez jaunarena.»

Katastroko 4. poligonoko 002 etxe-uharteko 001 U03IZ katastro-partzelari dagokio.

Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago (655. liburukia, 635. liburua, 25. folioa, 2. inskripzioa, 24273. finka), José Menéndez Quiroga eta Rosario Gamallo Gamalloren izenean.

Aipatutako finka Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren Zuzendaritzak erosi zuen nahitaezko desjabetze-espedientearen bidez, «734.01 Egikaritze-unitatea, Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal Auzoak, III. Fasea» proiektua exekutatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren lurzoru-ondare publikoari lotutako jabari publikoa da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legeak 16.2.f artikuluan xedatutakoaren arabera.

Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz etendako segidako traktua berriro hasteko, eta, 1946ko otsailaren 8ko Hipoteka Legearen 206. artikuluan xedatutakoaren babesean, finka hori Bilboko 13. Jabetza Erregistroan Euskal Autonomia Erkidegoaren alde inskribatzeko asmoz, honako hau ematen da aditzera, finka horren gaineko eskubideren bat dutela egiaztatzen dutenek alegazioak aurkez ditzaten edo aurka egin dezaten Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1), 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.


Azterketa dokumentala