Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2552

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira errekuntza-instalazio handi batzuen ingurumen-baimen integratuen berrikuspen-espedienteak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko, bai eta funtsean aldatzeko ere.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu baten bidez, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak agintzen du ingurumen-baimen integratuak ofizioz berrikusteko, instalazio baten jarduera nagusiari dagozkion teknika erabilgarri onenen (TEO) inguruko ondorioak argitaratzearen ondorioz. 2017ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko 2017/1442 Exekuzio Erabakia (EB), zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak, errekuntza-instalazio handietarako Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera.

Berrikuspen-prozedura araututa dago aipatutako testu bateginaren 26. artikuluaren bidez, eta Industriako Igorpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. eta 15. artikuluen bidez. Prozeduran ezartzen denez, espedienteak gutxienez hogei egunez jarri behar dira jendaurrean.

Horregatik guztiagatik, jendaurrean jarri behar dira eranskinean zehaztutako espedienteak, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen. Espediente horiek ikusgai egongo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 14a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

ERANSKINA
ERREKUNTZA-INSTALAZIO HANDI HAUEN ESPEDIENTEAK JARTZEN DIRA JENDAURREAN
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala