Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2548

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 91/2021 prozedura laburtuko interesdunak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

91/2021 prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 3ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek 2019ko apirilaren 5eko Ebazpenez deitutako Udaltzaingoko agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo utzi zuen errekurtsogilea.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedurako interesdunak epatzen dira, bederatzi eguneko epean bertaratu ahal izateko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian, egoki baderitzote, legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko apirilaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala