Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2545

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 19koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bitartez epaimahaiburu, epaimahaikide, tutore, azterketa-antolaketaren arduradun eta aztertzaile bana izendatzen baitira Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2021. urteko probetarako.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2020ko irailaren 9ko Aginduaren bidez, HEOCen zedarritutako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezarri zituen, eta, aipatutako Aginduaren babesean, HABEren zuzendari nagusiak, 2020ko abenduaren 2ko, 2020ko abenduaren 1eko eta 2020ko azaroaren 30eko ebazpenen bidez, aurtengo egiaztatze-deialdiak egin zituen.

Jarraian, 2021eko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikerleak, tutoreak, ordezko tutoreak, lurralde-arduradunak eta lurralde-batzordeak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorretako lanei ekin ziezaieten.

Halaber, 2021eko otsailaren 23ko Ebazpenaren bidez, 2021. urteko probetarako aztertzaileak izendatu zituen.

2021eko deialdian matrikulatzeko aldia amaituta, lehen aipatutako izendapenak osatu behar dira, 2020ko irailaren 9ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz; eta, HABEren 2021eko deialdiak gauzatzeko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Luis Mari Gonzalez de Txabarri Miranda C1 mailako epaimahaiburu izendatzea, eta Fidel Vegas Fernandez B2ko epaimahaikide.

Bigarrena.– Juan Carlos Murillo Belaustegi 2021eko azterketaldietarako C1eko tutore izendatzea.

Hirugarrena.– Jose Francisco Zinkunegi Uzkudun Madrilgo eta Bartzelonako Euskal Etxeetan egingo diren azterketa-antolaketaren arduradun izendatzea.

Laugarrena.– Maitane Arri Escudero B2 mailako aztertzaile izendatzea, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako mailak egiaztatzeko 2021ean izango diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak zuzendu eta balioesteko.

Bosgarrena.– Interesdunei jakinaraztea ezen, administrazio-bideari amaiera ematen ez dion Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko apirilaren 19a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala