Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2543

22/2021 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak onartzen dituen erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2021eko apirilaren 13an egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak onartzen dituen erabakia onartu du, eta, behar den publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak onartzen dituen erabakiaren testua. Ebazpen honen eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 19a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 19KO 22/2021 EBAZPENARENA
GOBERNU KONTSEILUAREN 2021EKO APIRILAREN 13KO ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREAN ETA HARI ATXIKITAKO SEKTORE PUBLIKOA OSATZEN DUTEN GAINERAKO ERAKUNDEETAN HIZKUNTZA OFIZIALAK ERABILTZEKO IRIZPIDEAK ONARTZEN DITUENA

Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak hauxe dio hitzez hitz 5. artikuluan:

1.– Euskal Herriko herritar guztiek dute hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, bai ahoz eta bai idatziz.

2.– Euskal Herriko herritarrei honako funtsezko hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie:

– Administrazioarekin edota Autonomia Erkidegoan kokatutako edozein erakunde edo entitaterekin harremanak euskaraz zein gaztelaniaz izateko eskubidea, ahoz nahiz idatziz

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak azaroaren 19ko 179/2019 Dekretua onartu zuen, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa.

Erabaki-proposamen honek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten zuzenbide publiko zein pribatuko gainerako erakunde guztiei eragiten die, eta bertan jasotako hizkuntza irizpideak bete beharko dituzte. Dokumentu honen gainerako edukietan «Sektore Publikoa» esaten denean ulertuko da eragin eremu honetan definitutako Sektore Publikoari buruzko aipamena dela.

Sektore Publikoaren partaidetza duten erakundeen kasuan, ulertuko da EAEko Administrazio Orokorrari atxikitako Sektore Publikoaren partaide direla, hiru baldintza hauek betetzen direnean:

– Sektore Publikoaren partaidetza % 50etik gorakoa izatea;

– Artaidetza publiko horren zatirik handiena EAEko Sektore Publikoarena izatea;

– AEko Sektore Publikoaren partaidetzaren baitan, zatirik handiena EAEko Administrazio Orokorraren menpeko Sektore Publikoarena izatea.

Ondorioz, dagokigun gaia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskumenekoa denez gero eta, beraz, horri buruzko administrazio espedientea kudeatzea eta bideratzea ere sail horri dagokionez gero, Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren nahitaezko irizpena jaso ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartu du

ERABAKIA

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako Sektore Publikoa osatzen duten gainerako erakunde guztietan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak onartzea, honekin batera atxikita doan eranskinaren bidez.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak argitaratuko ditu, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako Sektore Publikoa osatzen duten gainerako erakunde guztietan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala