Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2541

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita langabeentzako 2020-2022 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko 2020ko ekitaldian deitu ziren dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematean nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko, langabeentzako 2020-2022 ekitaldietarako deialdiak (Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2020ko ekainaren 23an egindako bileran hartu duen erabakiaren bidez onartutakoak) honako hau ezartzen du 7.12 artikuluan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi honen babespean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, espresuki adierazita jasotako zenbatekoak.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea langabeentzako 2020-2022 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko 2020ko ekitaldian deitu ziren dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, espresuki adierazita espedientearen zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta eman zaion dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala