Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2540

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen den Euskal Autonomia Erkidegoan kualifikazio txikia duten gazte langabeak gizartean eta lanean aktibatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko 2020-2022 deialdiaren dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematean nagusi izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan kualifikazio txikia duten gazte langabeak gizartean eta lanean aktibatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko 2020-2022 deialdiak (Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2020ko ekainaren 23an egindako bileran hartu duen erabakiaren bidez onartutakoak) honako hau ezartzen du 7.10 artikuluan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi honen babespean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, espresuki adierazita jasotako zenbatekoak eta EGFk finantzaketan lagundu duela 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan kualifikazio txikia duten gazte langabeak gizartean eta lanean aktibatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko 2020-2022 deialdian eman diren dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, espresuki adierazita espedientearen zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta eman zaion dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala