Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2533

466/2021 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialistak lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatzen duen (Laborategiko Teknikari Espezialista kategoria ezartzeko zikloa eta Teknikari Espezialisten lanbide-taldeko 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren kategoria guztietako destinoen eskaintza-zikloak) martxoaren 3ko 306/2021 Ebazpena aldatzen den.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren eta 2019ko abenduaren 24ko EHAAko 244. zenbakian argitaratu ziren.

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1. oinarriarekin eta aurreko paragrafoan aipatutako Ebazpenean ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, epaimahai horren baremazio- eta balorazio-zereginak hurrengo esleipen-prozesuetan garatu ahal izateko.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezartzen dira Osakidetzako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehazten da epaimahai batek bilduko dituela Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko kategoriak.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 306/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatu zen Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldean.

Aipatutako epaimahaiko zenbait kidek alegatu dituzten abstentzio-arrazoiak baietsi dira, eta abstentzio-kausa bat dagoela justifikatu da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluarekin bat etorriz, eta horren ondorioz, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaiaren osaera aldatzen da.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 306/2021 Ebazpena aldatzea. Horren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatu zen Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldean. Honela aldatzen da:

Presidentearen izendapena errebokatzea:

– Titularra: Asier Rico Miranda.

Presidentearen izendapena errebokatzea:

– Ordezkoa: María Cruz Andreu Villagrán.

María Cruz Andreu Villagrán presidente titular izendatzea.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1. atala eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren lehen atala aplikatuz, izendapen hori ezarpen-zikloa eta 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak amaitu arte luzatuko da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.

Luzapena erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.

Bigarrena.– Indarrean mantentzea aldatzen den Ebazpenaren gainerako edukiak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala