Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2528

273/2021 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Aintzane Larrañaga Epelde andrea Mendaroko Ospitaleko Ebakuntza-gelako Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

753/2018 Ebazpenaren bidez, Aintzane Larrañaga Epelde andrea Mendaroko Ospitaleko Ebakuntza-gelako Gainbegirale izendatu zuten Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Aintzane Larrañaga Epelde andrea Mendaroko Ospitaleko Ebakuntza-gelako Gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko maiatzaren 3an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da,Eebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2021eko apirilaren 12a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

MARBELLA GARCÍA URBANEJA.


Azterketa dokumentala