Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2526

482/2021 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ignacio Tobalina Larrea jauna izendatzen den Aldi baterako Medikuntza Nuklearreko zerbitzuburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

2159/2019 Ebazpena, 2019ko azaroaren 13koa, Arabkoa Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egiten zen.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Ignacio Tobalina Larrea jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean eta Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan zein azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denari jarraiki, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ignacio Tobalina Larrea jauna Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuburu izendatzea.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2021eko apirilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, baldin eta ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere, kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea egonez gero, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaie.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 6a.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea.
Lanpostu hutsagatik, ordezkapenari eta sinadura eskuordetzeari buruzko urtarrilaren 11ko 13/2021 Ebazpen bidez.

Arabako ESIko zuzendari medikoa,

ENRIQUE GUTIÉRREZ FRAILE.


Azterketa dokumentala