Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2525

637/2021 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Izaskun Larrea Zarate andrea Zuzendaritzako Idazkari kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritza Gerentzian.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari-gerentearen uztailaren 24ko 1658/2014 Ebazpenaren bidez, Izaskun Larrea Zarate andrea Zuzendaritzako Idazkari izendatu zuten Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zuzendaritza Gerentzian.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Izaskun Larrea Zarate andrea Zuzendaritzako Idazkari kargutik kentzea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritza Gerentzian, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko martxoaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko martxoaren 18a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.


Azterketa dokumentala