Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2021eko maiatzaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2524

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, 2022-2023 ikasturteko eta hurrengoetako graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan onarpen nota kalkulatzeko parametroak aldatzeko dena.

Gobernu Kontseiluak onartu zituen, 2018ko apirilaren 26ko saioan, 2019/2020 ikasturteko eta hurrengoetako graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan onarpen nota kalkulatzeko parametroak.

Hezkuntza arloko hiru fakultateek eskatu zuten Haur Hezkuntzako Gradurako eta Lehen Hezkuntzako Gradurako onarpen nota kalkulatzeko parametroak alda zitezen. Aldaketa hori 2021eko martxoaren 18ko unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onartu zuen.

Hori dela eta, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak hau

EBATZI DU:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gobernu Kontseiluaren 2021eko martxoaren 18ko Erabakia, 2022-2023 ikasturteko eta hurrengoetako graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan onarpen nota kalkulatzeko irakasgaien haztapen parametroak aldatzen dituena, eranskinean jasota dauden baldintzen arabera.

Leioa, 2021eko martxoaren 20a.

Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea,

LAURA VOZMEDIANO SANZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala