Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2021eko maiatzaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2512

IRAGARKIA, 329/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluak agindutakoa betez, aditzera ematen da jarraian zehazten den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri eta izapidetzeko onartua izan dela:

Errekurtso-zk.: 329/2021.

Atala: 3. atala.

Errekurtsoa jarritako eguna: 2021-04-12.

Errekurtsogilea: Asociación de Hostelería de Bizkaia-Bizkaiko Ostalaritza Elkartea, Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa, Sea Empresas Alavesas, Asociación de Sidrerías de Gipuzkoa-Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea.

Aurkaratutako jarduna sortu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduna: 16/2021 Dekretua, martxoaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita honako dekretu hau: 13/2021 Dekretua, martxoaren 6koa, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak 2021ean testu bakar batean lehen aldiz bateratu eta eguneratzen diren, alarma-egoeraren deklarazioaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

Bilbao, 2021eko apirilaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala