Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2021eko maiatzaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2500

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Lekeitioko Udaletik eratorritako hiriko hondakin-urak edo horien parekoak lehorretik itsasora isurtzeko baimenaren eskabide-espedientea.

Espedientearen kodea: VTM-48-00100.

Eskatzailea: Lekeitioko Udala.

Jarduera: administrazio publikoaren jarduera orokorrak.

Jardueraren kokapena: udalerrian zehar, zenbait lekutan.

Ingurune hartzailea: Kantauri Itsasoa.

Isurketa mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak edo horien parekoak.

1. isurketa: 856 m3/urte.

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita ondoz ondoko hogei (20) Eguneko epean –hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak (irailaren 23ko EHAA)– eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan egongo da espedientea, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 8a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala