Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2021eko maiatzaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARARTEKOA
2480

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 16koa, Arartekoarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2021eko martxoaren 16ko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, arloko aldi baterako teknikari bat hautatzeko prozedura iragarri zen.

Zenbait huts ikusi dira arartekoaren 2021eko martxoaren 16ko Ebazpenaren euskarazko bertsioan (horren bitartez, arloko aldi baterako teknikari bat hautatzeko prozedura iragarri zen eta 2021eko martxoaren 31ko EHAAn argitaratu zen, 65. zenbakian) eta, beraz, huts horiek zuzenduko dira honela:

2021/1884 orrialdean (7/2), bigarren oinarrian.– Betekizunak direla eta, hau jartzen du:

«Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, interesdunek Zuzenbidean lizentziaturako edo graduko unibertsitate-titulua izan beharko dute, eta gutxienez bi urteko lan-eskarmentua dutela egiaztatu beharko dute iragarritako lanposturako ezarri den espezializazioaren antzeko zereginetan.

Era berean, euskaran gutxienik Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila dutela egiaztatu beharko dute».

Eta honako hau jarri behar du:

«Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, interesdunek Zuzenbideko lizentziaturako edo graduko unibertsitate-titulua izan beharko dute, eta gutxienez bi urteko lan-eskarmentua dutela egiaztatu beharko dute giza eskubideen arloan.

Era berean, bai euskaran eta bai ingelesean, gutxienik Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila dutela egiaztatu beharko dute».

2021/1884 orrialdean (7/2), hirugarren oinarrian.– Merezimenduak direla eta, hau jartzen du:

«Merezimenduak frogen bitartez egiaztatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Oro har, merezimendu hauek hartuko dira kontuan:

1.– Titulu akademikoak.

2.– Administrazioan egindako ibilbidea: zer lanpostu bete dituzten administrazio publikoetan.

3.– Haur eta nerabeen arloan egindako lanbide jarduera.

4.– Prestakuntza-ikastaroak.

5.– Europar Batasuneko beste hizkuntza ofizial batzuk jakitea.

Balorazio Batzordeak zenbait irizpide ezarriko ditu merezimendu horiek baloratzeko. Bai aurrez izandako eskarmentuarekin, bai prestakuntzarekin lotutako merezimenduek zerikusia izan beharko dute haur eta nerabeen arloan bete beharreko eginkizunekin».

Eta honako hau jarri behar du:

«Merezimenduak frogen bitartez egiaztatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Oro har, merezimendu hauek hartuko dira kontuan:

1.– Titulu akademikoak.

2.– Administrazioan egindako ibilbidea: zer lanpostu bete dituzten administrazio publikoetan.

3.– Lanbide-jarduera.

4.– Prestakuntza-ikastaroak.

5.– Europar Batasuneko beste hizkuntza ofizial batzuk jakitea.

Balorazio Batzordeak zenbait irizpide ezarriko ditu merezimendu horiek baloratzeko. Bai aurrez izandako eskarmentuarekin, bai prestakuntzarekin lotutako merezimenduek zerikusia izan beharko dute giza eskubideen arloan bete beharreko eginkizunekin, bereziki haur eta nerabeen arloan».

Era berean, eskaerak egiteko epea 15 egun baliodun luzatzen da, zuzenketa hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 16a.

Arartekoa,

MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala