
83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (327 KB - 3 orri.)
- EPUB (267 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
2455
EBAZPENA, 2021eko apirilaren 22koa, Mondragon Unibertsitateko errektorearena, Datuen Analisia, Zibersegurtasun eta Hodei-Konputaziotako Unibertsitate Masterra ikasketa plana argitaratzeko dena.
Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu duenez, aurretik Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena eskuratuta, eta 2019ko abenduaren 3ko Ministro-kontseiluaren erabakiz tituluaren izaera ofiziala finkatuta dagoenez (2019ko abenduaren 17ko BOEn argitaratutako erabakia), Errektoretza honek, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluarekin bat, 4/2007 Lege Organikoaren idazketaren arabera, Mondragon Unibertsitatearen Datuen Analisia, Zibersegurtasun eta Hodei-Konputaziotako Unibertsitate Masterra ikasketa-plana argitaratzea ebatzi du.
Arrasate, 2021eko apirilaren 22a.
Errektorea,
VICENTE ATXA URIBE.