Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2451

AGINDUA, 2021eko apirilaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak eta idazkaria izendatu eta horien osaera argitaratzen duena.

Urriaren 18ko 310/2005 Dekretuak Kirol Justiziako Euskal Batzordearen antolamendua, osaera, izendapen-sistema, funtzionamendu-araubidea eta eginkizunak arautzen ditu. Batzorde hori kirol-justiziaren arloko administrazio-organo gorena da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Araudi horrek 4.1 artikuluan ezartzen duenez, Batzordea sei kide titularrek osatuko dute, Zuzenbidean lizentziadunak izango dira eta eskarmentu handia izango dute arlo juridikoan eta kirol-arloan. Horrez gain, Batzordea ordezko bi kidek osatuko dute, kide titularrak ez daudenerako, gaixorik daudenerako, dimisioa ematen dutenerako edo legezko beste edozein arrazoitarako.

Era berean, 4.3 artikuluak adierazten du Batzordeak idazkari baten laguntza izango duela, eta idazkari hori Kulturako sailburuak izendatutakoa izango dela.

Dekretu horren 5. artikuluak ezartzen du Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak izendatu, kargutik kendu, ordezkatu edo eginkizunez gabetuko dituela. Kideen agintaldia lau urtekoa izango da, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako pertsona hauek izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kide titular:

– Olatz Bolinaga Mallaviabarrena.

– José Miguel Castejón Cortés.

– Jesus Manuel Gómez de la Rosa.

– José Luis Iparragirre Mujika.

– Joseba Mirena Manterola Garrastatxu.

– Carolina Muro Arroyo.

Bigarrena.– Honako pertsona hauek izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko ordezko:

– Marina Laserna Argote.

– Erro Muro Fernández.

Hirugarrena.– Sara Iribar Olabarri Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari izendatzea.

Laugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 12a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala