Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2447

17/2021 DEKRETUA, apirilaren 20koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kideak aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten sindikatuen konfederazio eta erakundeek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta aipatutako legearen 7. artikuluarekin bat etorriz, Unión General de Trabajadores / UGT erakunde sindikalak lehendakariaren maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren bitartez izendatutako bi kide titular eta lehendakariaren maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren, lehendakariaren ekainaren 25eko 21/2019 Dekretuaren eta lehendakariaren urriaren 5eko 32/2020 Dekretuaren bitartez izendatutako hiru ordezko kide aldatu ditu, eta aukeraketa berria egin du haiek ordezkatzeko.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Daniel González Taboada jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titularra izendatzea, Unión General de Trabajadores / UGT erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Maribel Ballesteros Martínez andrearen ordez.

2. artikulua.– Xuria Arza Vélez andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titularra izendatzea, Unión General de Trabajadores / UGT erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Esperanza Morales Quicios andrearen ordez.

3. artikulua.– Juan Carlos Cárdenas Bonelli jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Unión General de Trabajadores / UGT erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Daniel González Taboada jaunaren ordez.

4. artikulua.– José Luis Torrón Villanueva jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Unión General de Trabajadores / UGT erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Xuria Arza Vélez andrearen ordez.

5. artikulua.– Leire Sáez Méndez andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Unión General de Trabajadores / UGT erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Carlos Trevilla Acebo jaunaren ordez.

6. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko apirilaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala