Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2021eko apirilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2405

IRAGARKIA, ertzain bati diziplina-espediente baten ikustaldiaren izapidea jakinarazteko dena.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da lortu, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Prozedurako jarduera guztien kopia bat eskura du interesdunak, Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikan (nire karpeta).

2.– Hamar eguneko epea ematen zaio, instruktorearen aurrean bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak eta froga-eskaerak aurkeztu ahal izateko.

3.– EAEko Polizia Kidegoen Diziplinako Erregimenaren Erregelamenduaren 41.3 artikuluaren arabera, izapidetzeko epea geldirik dago 2021eko martxoaren 29az geroztik.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2021eko martxoaren 29a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala