
81. zk., 2021eko apirilaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2404
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 349/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzeko 349/2019 prozedura.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Iñigo Hernandez Martin.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Francisco Candina Bidarteri ediktu bidez jakinaraztea 2020-10-06an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eginbide hau gauzatu ahal izateko: 2020-10-06ko epaia jakinaraztea.
Bilbao, 2021eko martxoaren 8a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.