
81. zk., 2021eko apirilaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (239 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2400
EBAZPENA, 2021eko martxoaren 3koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako udal eskolei 2020-2021eko ikasturterako emandako dirulaguntzak.
2020ko abenduaren 21eko EHAAn, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 27ko Agindua argitaratu zen, non arautzen baitziren 3 urtetik beherako umeentzako udal eskolentzako 2020-2021eko ikasturterako dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak.
Aipatutako aginduaren 11.1 artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen banakatua egingo ez zaienik. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 27ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 3a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.