
81. zk., 2021eko apirilaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (344 KB - 10 orri.)
- EPUB (569 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2399
EBAZPENA, 2021eko martxoaren 2koa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2020-2021eko ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.
Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 13ko Aginduaren bitartez, deialdi hau egin zen: 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2020-2021eko ikasturterako dirulaguntzetarako, hain justu ere laguntzak eskuratzeko baldintzak araututa eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuta.
Aipatutako aginduaren 10.1 artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen banakatua egingo ez zaienik.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza sailburuaren 2020ko urriaren 13ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 2a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.