Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2021eko apirilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2283

AGINDUA, 2021eko apirilaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Saileko Hezkuntzako Ikuskaritzako Ikuskari Zentralaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.

EAEko Hezkuntzako Ikuskatzailetzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluan xedatzen denez, ikuskari zentralak zuzenean ikuskari nagusiaren mende egongo dira, eta Hezkuntza sailburuak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askearen prozeduraren bidez.

Bat etorriz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. eta 48. artikuluetan xedatutakoarekin eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntzako sailburuaren 2021eko otsailaren 5eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin (2021eko martxoaren 3ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Lourdes Orueta Mendia andrea izendatzea Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskari zentral.

Bigarrena.– Izendapen horrek agindu honen egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 6a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala