Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2247

390/2021 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko lanpostutik kentzen den Jesús Manuel Suárez Romay jauna, berak hala eskatuta.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 544/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko apirilaren 27ko EHAAn 80. zk.), Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatu zuten Jesús Manuel Suárez Romay jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jesús Manuel Suárez Romay jauna Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko martxoaren 28ko lanaldia bukatzetik denetik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala