Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2245

157/2021 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez María Isabel Romo Soler andrea Programa eta Teknologia Sanitarioen Ebaluazioko eta Kontroleko Zerbitzuburu Sanitarioko kargutik kendu egin den, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusian), berak hala eskatuta.

110/2020 Ebazpenaren bidez, otsailaren 3koa, María Isabel Romo Soler andrea izendatu zuten Programa eta Teknologia Sanitarioen Ebaluazioko eta Kontroleko Zerbitzuburu Sanitario Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusian) (2020ko otsailaren 25eko EHAA 38. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Giza Baliabideen zuzendaritza honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Isabel Romo Soler andrea Programa eta Teknologia Sanitarioen Ebaluazioko eta Kontroleko Zerbitzuburu Sanitarioko kargutik kentzea Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusian), berak hala eskatuta; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko martxoaren 24ko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala