Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2021eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2234

JAKINARAZPENA, premiamendu-probidentziaren aurkako berraztertze-errekurtso baten ebazpenari buruzkoa.

Jarraian adierazten den administrazio-egintzaren jakinarazpena egin nahi izan da, baina Administrazio honi egotz ezin dakizkiokeen arrazoiak direla medio, ezin izan zaio jakinarazpenik egin pertsona interesdunari.

Ondorioz, dei egiten zaio erantsitako zerrendan agertzen den interesdunari edo haren legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak direla–, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan: 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaitutakoan, agertu ezean, erantsitako zerrendan jaso espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatutako epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 26a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

PREMIAMENDU-PROBIDENTZIAREN AURKA AURKEZTUTAKO BERRAZTERTZE-ERREKURTSOARI BURUZKO EBAZPENA JAKINARAZTEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala