Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2021eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2222

AGINDUA, 2021eko martxoaren 16koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.

Herrizaingoko sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onetsi zen, eta, harrezkero, zenbait aldiz aldatu da, lanpostuok egitura-aldaketetara egokitzeko.

Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko (2015-03-20ko EHAA, 54. zk.) eta 2015eko azaroaren 6ko (2015-11-16ko EHAA, 218. zk.) aginduen bidez, Ertzaintzako lanpostu-zerrenda aldatu zen, eta, hala, Ertzaintzaren egitura sendotu zen, Ortzimuga-2016 plan estrategikoan adierazitako gidalerroekin bat etorriz.

Ondoren, beste zenbait aginduren bidez (2017ko martxoaren 30ekoa, 2017-04-07ko EHAA, 69. zk.; 2017ko abenduaren 26koa, 2018-01-03ko EHAA, 2. zk.; 2018ko martxoaren 7koa, 2018-03-15eko EHAA, 53. zk.; 2018ko urriaren 11koa, 2018-10-19ko EHAA, 202. zk.; 2019ko otsailaren 18koa, 2019-02-25eko EHAA, 39. zk.; 2019ko abenduaren 20koa, 2020-01-08ko EHAA, 4. zk.; eta 2020ko otsailaren 4koa, 2020-02-10eko EHAA, 27. zk.), aldaketa batzuk egin ziren, behar berriak sortu ahala lanpostuen egitura haietara moldatzeko.

Agindu honen bidez, zenbait aldaketa egiten dira Ertzaintzako lanpostuen egituran; hona hemen zertan diren:

Lehenik eta behin, 185 derrigortasun-data esleitzen dira, Ertzaintzan euskararen normalizazio-prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuaren eta Ertzaintzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Planaren (2018-2022) arabera hartutako konpromisoak betetzeko.

Bigarrenik, Deba-Urola, Oria eta Urola Kostako ertzain-etxeen kudeaketa partekatuaren prozesuarekin jarraitzen da, zeina 2015eko martxoaren 12ko Aginduaren bidez hasi baitzen. Beraz, aipatutako unitateen egiturak egonkortzeko eta haiek batera antolatzeko beharrezkoak ziren aldaketak egiten dira lanpostuen zerrenda honetan. Era berean, bigarren jarduerako egoera administratiboan dauden langileek bete beharreko lanpostu berrien zuzkidurak ere erreserbatzen dira.

Horiek horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak txostena emanda, eta 2020ko uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 125. artikuluan aurreikusitako mahaian aldez aurretik negoziatu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deba-Urola, Oria eta Urola Kostako ertzain-etxeen kudeaketa partekatuko prozesuaren barruan, lanpostu bat eta zenbait zuzkidura kentzen dira; I. eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Deba-Urola, Oria eta Urola Kostako ertzain-etxeen kudeaketa partekatuko prozesuaren barruan, II. eranskinean aipatzen diren zuzkidurak sortzen dira.

3. artikulua.– Bigarren jarduerako administrazio-egoeran dauden langileek bete beharreko lanpostuen zuzkidura batzuk aldatzen dira; III. eranskinean daude jasota.

4 artikulua.– Hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data ezartzen zaie IV. eranskinean zerrendatutako zuzkidurei.

5 artikulua.– Zerrenda berria argitaratzen da, osorik, V. eranskinean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz. Hori eginez gero, ezin izango da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoaren esanbidezko ebazpena eman arte, edo haren presuntziozko ezespena gertatzen den arte, hilabete igarotzeagatik errekurtsoa izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartu zenetik.

Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo, interesdunaren bizilekuaren arabera, hari dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Horretarako epea bi hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 16a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

I. ERANSKINA
LANPOSTUAK ETA ZUZKIDURAK KENTZEA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ZUZKIDURAK HANDITZEA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ALDAKETAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
LANPOSTUA KENTZEAGATIK EGINDAKO BERRESLEIPENAK
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
ZERRENDA OSORIK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala