Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2021eko apirilaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BASAURIKO UDALA
2221

IRAGARKIA, Basauriko zarata-mapari aurkeztutako alegazioak partzialki onestea, eta mapari behin betiko onespena emateko proposamena.

Udalbatzak, 2021eko otsailaren 25eko osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen Lurralde Politika eta Kontratazioko Informazio Batzordearen irizpena erabaki bihurtzea eta, ondorioz, zera proposatzen du:

1.– Partzialki onestea honako alegazio hauek: 1.c, etenen kokapenari dagokionez, bakar-bakarrik; eta 2, bidearen materialari dagokionez, bakar-bakarrik. Eta hasieran onetsitako Zarataren Mapa berriro kalkulatzea, porlanezko bidearen ordez egurrezkoa ager dadin, eta udalerriko trenbideen etenak beren tokian kokatuta egon daitezen.

2.– Baztertzea aurkeztutako gainerako alegazioak–1.a, 1.b, 1.c, 2 (aurreko paragrafoan adierazitako salbuespenekin) eta 3, osorik–, azalpen-zatian jasotako arrazoiengatik.

3.– Behin betiko onestea Basauriko Zarataren Mapa (erantsita doa dokumentu osoa), eta onespena argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian.

4.– Behin betiko onetsitako Zarataren Maparen kopiak bidaltzea Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailera eta Bizkaiko Foru Aldundira, formatu digitalean eta Mapari lotutako azterlanak eta dokumentazio grafikoa barne.

5.– Interesdunei behin betiko onespena jakinaraztea.

Basauri, 2021eko martxoaren 26a.

Alkatea,

ASIER IRAGORRI BASAGUREN.


Azterketa dokumentala