Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2021eko apirilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2112

EDIKTUA, 468/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 468/2018 prozedura arrunta.

Gaia: judizio arrunta.

Demandantzailearen prokuradorea: Gabriel Marcos Rico.

Aipatutako judizioan honako hau erabaki da:

– Aduna Urquijo Ruizi, Ignacio Melchor Sanchezi, Manuel Otero San Migueli, Maria Asuncion Fandiño Tojori, Javier Alonso Cacharrori, Jose Ramon Echevarria Lorenzori eta Yuli Georgiev Trifonovi ediktu bidez ematea prozesu horretan 2020-12-17an emandako epaiaren berri. Epai horren kopia eskuragarri dago bulego judizial honetan, eta, bertan, horren inguruko informazio guztia jaso ahalko da.

Ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da ediktu hau argitaratzen denetik hogei egun baliodun igaro baino lehen, jakinarazitako ebazpenean ezartzen den bezala.

Pertsona hori non bizi den ez dakigunez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 156.4 eta 164. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, jakinarazpenaren eginbidea egiteko.

Barakaldo, 2021eko urtarrilaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala