Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2021eko apirilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2110

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 6koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere bai. Dekretu horren 4. artikuluan dago ezarrita, halaber, lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuak 14.6 artikuluan xedatzen duenez, Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda horren izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta organismo autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.

Horri jarraikiz, Administrazio Kontseiluak 2021eko martxoaren 31ko bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Uraren Euskal Agentziako langile lan-kontratudunentzako lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea. Aipatutako zerrendak ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio Kontseiluaren 2021eko martxoaren 31ko erabaki horrek administrazio-bidea agortzen du, eta aurka egiteko aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuaren arabera, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean eragina izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 6a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala