Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2021eko apirilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2104

256/2021 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Cristina Miranda Aristorena andrea izendatzen den Administrazio-taldeko buru (arlo ekonomikoa), izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

1544/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan Administrazio-taldeko buru lanpostu bat (arlo ekonomikoa) izendapen aske bidez betetzeko deialdia argiratu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Cristina Miranda Aristorena andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki hura izendatzea, izendapen aske bidez, Administrazio-taldeko buru (arlo ekonomikoa) Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Cristina Miranda Aristorena andrea izendatzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko Administrazio-taldeko buru (arlo ekonomikoa).

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2021eko martxoaren 4a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala