Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2021eko apirilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2103

225/2021 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miguel Angel Moral Manso jaunari Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Altzako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitzen zaizkion.

Azaroaren 18ko 1341/2020 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Donostialdeko ESIko Altzako Lehen Mailako Atentzioko unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Miguel Angel Moral Manso jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Donostialdeko ESIko Altzako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miguel Angel Moral Manso jaunari esleitzea Donostialdeko ESIko Altzako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Bigarrena.– Miguel Angel Moral Manso jaunak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez du ekarriko, inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipena amaitutzat ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2021eko otsailaren 22tik aurrera ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argiratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2021eko martxoaren 2a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala