Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2021eko apirilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2101

223/2021 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jose Angel Larrea Peña jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Erradiodiagnostiko Interbentzionistako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 24ko 2152/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Donostialdeko ESIko Erradiodiagnostiko Interbentzionistako Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2020ko otsailaren 14ko EHAA 31. zk eta 2020ko otsailaren 12ko BOE 37. zk).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, Jose Angel Larrea Peña jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko Erradiodiagnostiko Interbentzionistako Atal Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jose Angel Larrea Peña jauna izendatzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko Erradiodiagnostiko Interbentzionistako Atal Sanitarioko buru aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2021eko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan ezarritako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2021eko martxoaren 1a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala