Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2021eko apirilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2088

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko zuzendariaren zenbait ebazpen jakinarazten dituena; ebazpen horien bidez, zenbat laguni behin betiko baja ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan-poltsetan.

Ezinezkoa izan da jakinarazpena zuzenean egitea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dute interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, berorren kontra egiteko, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Funtzio Publikoko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala