Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2065

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 25ekoa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun Programako espediente bat zuzentzeko errekerimenduari eta hura ebazteari buruzkoa.

Aipatutako prozedura jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten diren egintzen testu osoa, Alokabide bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabide bezeroen arretarako bulegoak helbide hauetan daude:

–. Gamarrako Atea kalea 1 – A, behea, Vitoria-Gasteiz.

–. Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

–. Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala