Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2021eko apirilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2054

AGINDUA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «San Fidel Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) «San Fidel Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitzuen Lehen Hezkuntzako gela bat itxi eta Bigarren Hezkuntzako gela bat irekitzeko baimena.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozeduraren arabera egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe honi baimena ematen zaio, 2021-2022ko ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntzako unitate bat kentzeko eta Bigarren Hezkuntzako unitate bat irekitzeko:

Kode-zenbakiak: 014526 eta 48005469.

Izen orokorra: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «San Fidel Ikastola».

Titularra: Bilboko Gotzaindegia.

Helbidea: Carlos Gangoiti 11.

Udalerria: Gernika-Lumo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate bat kentzea eta Bigarren Hezkuntzan unitate bat irekitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako lehen zikloa: 9 unitate.

0-1 urte bitarteko gela bat 8 ikaspostuekin.

1-2 urte bitarteko lau gela, 13 ikaspostuekin bakoitza.

2-3 urte bitarteko lau gela, 18 lanpostuekin bakoitza.

– Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 9 unitate, 218 ikaspostu guztira.

– Lehen Hezkuntza: 13 unitate, 325 ikaspostu guztira.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostu guztira.

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 4 unitate, 140 ikaspostu guztira.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateko irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala