Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2007

EDIKTUA, 2/2021 prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Errekurtsogilea: Abdelkader Abbad.

Prokuradorea: Paloma Bajo Martinez de Murguia.

Abokatua: Marta Aldanondo Martinez.

Errekurritua: Alokabide, S.A.

Prokuradorea: Jesus Martin Arrieta Vierna.

Abokatua: Andoni Echevarria Arabaolaza.

Auzi-iheslariak: Asanache Oana eta Bettahar Zerrouki.

Errekurtso horretan 198/21 epaia eman da 2021eko otsailaren 25ean. Hona hemen epaitza:

«Ezesten dut Abdelakder Abbad jaunak aurkeztu duen errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak 2020ko irailaren 29an eta 1032/2019 judizio arruntaren autoetan eman zuen epaiaren aurka; horrenbestez, epaia berresten dut eta errekurtsogileari ezartzen diot errekurtsoaren prozesu-kostuen ordainketa.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLan aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLren 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Kasazio-errekurtsoaren oinarritzat hartzen bada, soilik edo beste arrazoi batzuekin batera, autonomia-erkidegoaren zuzenbide zibil, foru-zuzenbide edo zuzenbide berezi propioaren arauak urratu izana, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salari egokituko zaio errekurtsoaz arduratzea, baldin eta Autonomia Estatutuak eskumen hori aurreikusten badu (PZLren 478.1.2 artikulua).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-0002-21. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtso-egileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, "Errekurtsoa" 06 kodea dela adierazi beharko du, kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu».

Asanache Oanaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala