68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
1997
HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2021eko otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko otsailaren 5eko Aginduan, zeinaren bidez iragartzen baita sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa (2021eko martxoaren 3ko EHAA, 45. zk.). Hori dela eta, zuzenketa hau egin behar da:
Euskarazko argitalpenaren 2021/1242 (3/3) orrialdean, eranskinean, honela dio:
«Lanpostua: lanpostu 1.
Izena: Ikuskari nagusia.
Kokalekua: Ikuskaritza Nagusia.»
Baina honela behar du:
«Lanpostua: lanpostu 1.
Izena: Ikuskari Zentrala.
Kokalekua: Ikuskaritza Zentrala.»