Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1996

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidearen amaierari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da Uraren Euskal Agentzia honek emakida-eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduetan.

Iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hogeita hamar eguneko epea egongo da, eskubide horren amaierak eragindako edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezkotzat jotzen duena adieraz dezan, idatziz, dagokion udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetako batean.

Iragarki hau argitaratzen da I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 12a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala