Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1995

IRAGARKIA, 25/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Eneritz Cenigaonaindia Zaratek, 25/2021 zenbakidun Prozedura Laburtu bidez izapidetzen ari dena, Ebazpen honen aurka: 1296/2020, azaroaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak emandakoa. Horren bidez ezetsi zen 259/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (259/2020 Ebazpena, uztailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena), hain zuzen ere, Ebazpen horrek agintzen zuelako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webean argitaratzea 2014ko aldi baterako kontratazioko behin betiko zerrenda eguneratuak, lanpostu hutsen zerrendari eta ordezkapenen zerrendari dagokienez (2011ko EPEtik eratorritakoak), Ospitale Larrialdietako FEM kategorian (2. lehentasuna).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 9an.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala