Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1989

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 25ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza sozialen onuradunen zorren ordainketa-errekerimenduak, eranskinean zehaztutako espedienteei dagozkienak.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.

Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hilabete igarotakoan, zorra ordaindu ez bada, legeak ezarritako egintzak hasiko dira.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

Zerbitzuen zuzendaria,

paloma usatorre mingo.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala