Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1985

IRAGARKIA, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak egindako ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horrek hasiera ematen dio administrazioaren ondare-erantzukizunari buruzko espedienteari eta interesdunaren entzunaldiari.

Espediente zk.: RPA-016/2021-XIX.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da jakinarazpen ondorioetarako eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Aipatutako ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

2.– Ebazpenaren aurka ezingo da errekurtsorik egikaritu, izapide bat delako, ez duena, zuzenean edo zeharkako modu batetan, gaiaren funtsa erabakitzen.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala