Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1984

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpenak, hain zuzen ere, eranskinean ageri diren funtzionarioei zenbatekoak erreklamatzeko eta, itzultzea agintzeko prozedurei amaiera emateko.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:

1.– Espedientea eta ebazpen horien testu osoa eskuragarri dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzan, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan.

2.– Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

3.– Zor diren zenbatekoak hilabeteko epean ordaindu beharko dira, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, ebazpenean bertan azaldutako moduan eta baliabide horien bidez.

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala