Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1977

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 1090/2020 judizioaren ondoriozkoa.

Zigor-arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Donostiako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.

Nik, Luis Alberto Ochoa de la Peña jaunak, Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:

1090/2020 zenbakiko delitu arinei buruzko judizioan 2020-11-09an epaia eman duela Enrique Rodriguez Trigueros jaunak, epaitegi honetako magistratuak.

Jarraian zehazten den pertsona lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio.

Jakinarazpena nori zuzentzen zaion: Uxue Iñigo Mera.

Ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Donostia, 2021eko martxoaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala