Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1975

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzak emateko balorazio-batzordeko batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 3ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena, sustapenerako laguntzen modalitatean.

2021eko martxoaren 3ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duenez, aipaturiko dirulaguntzak emateko, balorazio-batzorde bat osatuko da, eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira,

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzak emateko osatuko den balorazio-batzordeko kideak izendatzea, eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

– Amaia Gabilondo Jauregui andrea.

– Jose Luis Gonzalez Blanco jauna.

– Ines Delgado Gracia andrea.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala