Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1974

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 23koa, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariarena; honen bidez, argitara ematen dira 2020-2021 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen zentroei eman zaizkien dirulaguntzak.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko azaroaren 24ko Aginduaren bidez onartu ziren 2020-2021 ikasturtean ikasleen nazioarteko mugikortasun-programak dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzen arauak (2020ko abenduaren 1eko EHAA, 239. zk.).

Dirulaguntza publikoak ematean bete behar den publizitate-printzipioa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolatuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dirulaguntzak ematen dituzten ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horretarako, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2020-2021 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeei dirulaguntzak emateko deialdiaren erakunde onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horiek Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariaren 2021eko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez esleitu ziren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da dirulaguntzen zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23a.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria,

MIREN ARTARAZ MIÑÓN.

ERANSKINA
2020-2021 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei emandako laguntzak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala