Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1972

AGINDUA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) «San Francisco Javier» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Santurtziko (Bizkaia) «San Francisco Javier» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidezbaimena eskatzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0, 1 eta 2 urteko haurrentzako unitate bat kentzeko bakoitzeko, eta Bigarren Hezkuntzako 1, 2 eta 3 mailetan unitate bat irekitzeko bakoitzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozeduraren arabera egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2010 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003ko eta 2003-2004ko ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe honi baimena ematen zaio, 2021-2022ko ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0, 1 eta 2 urteko haurrentzako unitate bat kentzeko bakoitzeko, eta Bigarren Hezkuntzako 1, 2 eta 3 mailetan unitate bat irekitzeko bakoitzeko:

Kode-zenbakiak: 014808 eta 48007201.

Izen orokorra: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «San Francisco Javier».

Titularra: San Francisco Javier Ikastetxea SL.

Helbidea: Jose Maria Barandiaran 29.

Udalerria: Santurtzi.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0, 1 eta 2 urteko haurrentzako unitate bat kentzea bakoitzeko, eta Bigarren Hezkuntzako 1, 2 eta 3 mailetan unitate bat gehitzea bakoitzeko.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate.

• 2 unitate 0 eta urte 1 bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostu bakoitzeko.

• 2 unitate 1 eta 2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostu bakoitzeko.

• 2 unitate 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostu bakoitzeko.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu guztira.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu guztira.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 7 unitate, 210 ikaspostu guztira.

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. 2 unitate, 70 ikaspostu guztira.

– Hezkuntza Berezia: 3 unitate irekita.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala